CAJA RURAL DE NAVARRA

     Español
    Bilatzailea
      Hágase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude? Bulegoen eta kutxazainen bilatzailea
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

    cabecera_informacion_inst
      Informazio Instituzionala  

     

    Rural Kutxa Finantza Taldea

    Nafarroako Rural Kutxa, maila nazionalean, Rural Kutxa Taldeko kidea da. Taldea Europako banku kooperatiboaren ereduan oinarrituta dago eta funtsezko printzipio hauek ditu: nortasun juridiko propioa mantentzea eta kide diren entitateen erabakimena; kide diren entitateak, gainera, lurralde jakin batean sustraituak daude, eta bakoitzak bere lurraldearen ekonomia eta gizartea garatzen laguntzeko engaiamendu handia dauka; eta, Taldeko kide diren entitateen artean konpromisozko mekanismoak daude.

    Integrazio-sistema hori banka federatuan oinarritutako eredu bat da, huraxe osatzen duten Rural Kutxen autonomia babesten duena, inola ere uko egin gabe ez banku-eraginkortasunari, ezta enpresa-eragingarritasunari ere. Ereduak, aldi berean, ederki gainditzen ditu dimentsio indibidualak eta jardueraren geografia-esparruak Entitate bakoitzari dakarzkioten mugak.

    Negozio-eredu berezi hori sortu zen, Taldea osatzen duten entitate guztiei segurtasun eta egonkortasun handiagoa emateko, Europako banka kooperatibako beste eredu batzuek hala historikoki nola krisi-garai honetan egindako bideari jarraiki. Adibide batzuk emateagatik: Credit Agricole (Frantzia), Rabobank (Holanda) eta DZ (Alemania).

    Eragingarritasuna eta lehiakortasuna lortzeko, eredu horren oinarria elkarren arteko zerbitzu zentralizatuak erabiltzea da, eta, zerbitzu horien bitartez, beharrezkoak diren eskala-ekonomiak lortzen dira. Zerbitzuak Kutxen jabetzapeko enpresek ematen dituzte eta, nagusiki, Banco Cooperativo Español, Rural Servicios Informáticos eta Rural Grupo Asegurador entitateak dira. Rural Kutxa Taldearen bitartez, beraz, posizio onuragarrian gaude lehiarako, egunetik egunera gero eta berritzaileagoa eta zorrotzagoa den merkatuak dakartzan erronka berriei indarrez ekite aldera.

    Eraginkortasunaren erronka, bestalde, Rural Kutxa bakoitzak bere gain hartzen duen erronka da, finantza-entitate orok bezala, eta egokiro kudeatu behar du etorkizuna ziurtatzeko. Rural Kutxok, bakoitzak bere jarduketa-esparruan, behar bezalako eraginkortasun-ratioak izan behar ditugu, Espainian diharduten gainerako entitateekin lehiatzeko modukoak.

    Hona hemen, laburbildurik, Taldearen magnitude adierazgarrienak:

     Milioi euro 2018.12.31
    Aktiboak Guztira 63.394
    Kreditu Inbertsioak 36.259
    Hartzekodunak 47.270
    Ondare garbiak 5.499
    Irabazi garbiak 345
    Bulegoak 2.338
    Langileak 8.413

     

    Rural Kutxa Finantza Taldearen ordezkaria Espainiako Rural Kutxen Elkartea da. Elkarteak Taldearen barne jarduna arautzen du eta taldearen ordezkaria da taldeak interesak dituen Espainiako eta nazioarteko foroetan, ekonomikoetan eta ordezkaritzazkoetan.

    Espainiako Rural Kutxen Elkartea, beraz, Rural Kutxa Taldearentzako interesgarriak diren gaiak koordinatzeko eta eztabaidatzeko lanabesa da. Elkartearen bidez, Taldearen lehentasunak, estrategiak eta jarduketa-politikak finkatzen dira.

    Partaidetutako Sozietateak

    Eragingarritasuna eta lehiakortasuna lortzeko, eredu horren oinarria elkarren arteko zerbitzu zentralizatuak erabiltzea da, eta, zerbitzu horien bitartez, beharrezkoak diren eskala-ekonomiak lortzen dira. Zerbitzuak Kutxen jabetzapeko enpresek ematen dituzte eta, nagusiki, Banco Cooperativo Español, Rural Servicios Informáticos eta Rural Grupo Asegurador entitateak dira.

    Rural Kutxa Taldearen bitartez, beraz, posizio onuragarrian gaude lehiarako, egunetik egunera gero eta berritzaileagoa eta zorrotzagoa den merkatuak dakartzan erronka berriei indarrez ekite aldera.

    1990an eratu zen; aldi berean, finantza-talde bat da, eta haren helburu nagusia da banku zentralaren zerbitzuak ematea; horrela, elkarturik dauden Rural Kutxei balio-zerbitzuak ematen dizkiete Kutxen negozioa sendotzeko. Aldi berean, Banco Cooperativo bankua Rural Kutxen eta Espainiako nahiz nazioarteko merkatu eta finantza-erakundeen arteko lotura da.

     Bankuak hainbat alor espezializatu ditu: esaterako, Diruzaintza, Kanpo Merkataritzako Eragiketak, Banka Pribatua, Kapitalen Merkatua, Lege eta Zerga Aholkularitza, etab. Eta, alor horien jardueraren osagarri, Bankuak hainbat filial eratu ditu, negozioaren alderdi zehatzei zerbitzua emateko. Horrela, Banco Cooperativo Español Taldean, sozietate hauek ere sarturik daude: Gestión de Inmuebles GIVP (Higiezinen negozioan espezializatuta dagoen enpresa), Gescooperativo S.G.I.I.C. S.A. (Inbertsio Funtsak Kudeatzeko), Espiga Capital Gestión S.G.S.C.R. (Arrisku Kapitalak Kudeatzeko Sozietatea), eta Rural Renting S.A.

    1986an sortua, helburu du Rural Kutxa Taldeko entitateei behar diren konponbideak eta zerbitzuak ematea informazioaren teknologietan eraginkortasun mailarik hoberena lortzeko, eta informazioaren teknologiaren arloan eginkizun garrantzitsua betetzen du: izan ere, magnitudeak ikusita, lehen postuetan dago informatika-zerbitzuan, bere sistemei konektaturiko 17.000tik gora ordenagailuri ematen baitie zerbitzua, eta egunero, 14 milioi eragiketa baino gehiago kudeatzen ditu.

    Rural Kutxa elkartuen eta Alemaniako R+V Allgemeine Versicherung AG aseguru-etxearen partaidetutako entitatea da, 1986an sortutakoa, Rural Kutxek beren bezeroei eskaintzen dizkieten aseguruen eta berraseguruen arloko produktuak ugaritzeko.

     Aseguru-holding bat da, lau konpainiaz osatuta, eta merkatuan dauden ia produktu guztiak eskaintzen dituzte. Honat hemen konpainiak: Seguros Generales Rural S.A. de Seguros y Reaseguro; Rural Vida S.A.; Pentsio Funtsak kudeatzen dituen Rural Pensiones S.A., eta RGA Mediación.

    Ongietorria

    Komunikabide berriak agertu izanaren ondorioz, bankaren munduan aldatu egin dira bankuen eta bezeroen arteko harreman-eredu tradizionalak. Hedabide berrien artean Internet dago, izugarri zabaldu eta estandarizatu da, eta komunikaziorako egiazko aukerabidea da.

    Aldaketa horien guztien jakitun, komunikabide horietan agertzea eta aritzea oso bide egokia da gure bezeroekiko harreman molde berriak ezartzeko, bezero bakoitzak bere beharrekin bat datorren komunikazio-ildoa aukera dezan.

    Nafarroako Rural Kutxak ongietorria eman nahi dizu bitarteko honetara eta, aldi berean, eskerrak eman nahi dizkizu gugan jarrai duzun konfiantzagatik.

    IZENA
    NAFARROAKO RURAL KUTXA, KREDITU S. KOOP.

    PERTSONALITATE JURIDIKOA "FORMA"
    Kreditu Kooperatiba.

    XEDEA
    ESPAINIAKO FINANTZA SISTEMA osatzen duten finantza-erakundeei era guztietako eragiketa aktiboak eta pasiboak egitea eta zerbitzu komunak ematea.

    HELBIDEA
    Helbidea IRUÑEAN dago, Foruen Plaza, 1.

    INSKRIBAPENAK
    Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren Kooperatiben eta Lan Sozietateen Zuzendaritza Nagusiaren Kooperatiben Erregistroan inskribatua dago 2163/344 zenbakiarekin. S.M.T., Espainiako Bankuan, 3008 zenbakiarekin, eta Nafarroako Merkataritza Erregistroan: 11 liburukia, 175. folioa, NA 183 orrian.

    I.F.Z.
    F/31021611

    TELEFONOA
    948 16.81.00

    FAXA
    948 24.45.57

    TELEXA
    37764 CUNA E

    GIZARTE ORGANOAK

    1. Batzar Orokorra.
    2. Zuzendaritza Kontseilua.

    JARDUKETA ESPARRUA
    Jarduketa-esparrua nazionala da; gaur egun, ordea, Nafarroako, Errioxako, Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko probintzietan dihard.

    EZAUGARRI NABARMENAK

    1. Lehen sektorean espezializatua; merkatu-kuotari dagokionez, Foru Komunitateko lehen entitatea da sektore horretan.
    2. Negozioa lehen fase batean etxeko ekonomietarantz eta Enpresa Txiki eta Ertainetarantz dibertsifikatzea.
    3. Banka unibertsala ezartzea, dibertsifikazioari jarraipena emateko; horri esker, Kutxak azken urteotan oso toki nabarmena dauka ekonomiaren sektore guztietan (Enpresak, Instituzioak, etab.).
    4. Hiri-sektorean hedatzea, eta bulego-banaketak erabat hartua du bai Iruñea bai Iruñerria.
    5. Geografikoki mugakide diren merkatuetara hedatzea, “Rural Kutxa” Taldea Espainia osoan banatutako sare zabal eta osotu batez hornitzeko
    6. Organigrama sasi-laua, erabakiak matrize-estiloari jarraikiz hartzen dira; horri esker, erabakiak azkar hartzen dira, eta eskumenak eta ardurak ere azkar esleitzen dira.
    7. Enplegatuen gaztetasuna eta profesionaltasuna, azken urtealdi hauetan lortutako hazkundearen egiazko bultzatzaileak izan baitira

    Bazkideentzako informazioa

    Informazioa inbertitzaile eta bestelako interes-taldeentzat

    Inolako argibide osagarririk nahi baduzu, edo ezer galdetu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, helbide honen bitartez: invrel.crnavarra@cajarural.com

    Documentuak PDF euskarrian ikusteko, Adobe Acrobat Reader erabili behar da. Hementxe doan lortuko duzu. Behin behera kargatuta, instalatu zure ordenagailuan.

    Informazio Ekonomikoa

    Informazio publiko interesgarri hau CNMVren webean aurkituko duzu CNMV

    Txostena

    Nafarroako Rural Kutxaren Urteko Txostenetan gure Entitateari buruzko informazio garrantzitsu guztia aurkituko duzu

     

    Enpresaren gizarte eratzukizunari buruzkotxostena

    Ratingak

     

    Zuhurtziazko garrantzia duen informazioa

    Zuhurtziazko Garrantzia duen Informazio-dokumentuan, Nafarroako Rural Kutxak argitara ematen ditu bere arrisku-profilarekin lotuta dauden eduki jakin batzuk, Espainiako Bankuaren 3/2008 Zirkularraren hamaikagarren kapituluan ezarritakoarekin bat

     

    Egintza nabarmenak

    Informazio interesgarri hau CNMVren webean aurkituko duzu CNMV

    Jaulkipenak

    Nafarroako Rural Kutxa ez da erantzulea eta ez du inolako erantzukizunik hirugarrenek informazio hau baliatuta har ditzaketen erabakietan, espektatibetan, iritzietan, balorazioan eta erabileran. Dokumentu hau ez da inolako baliorik harpidetzeko edo eskuratzeko gonbidapen bat edo eskaintza bat; gainera, ez dokumentu hau, ez haren edukia, ez dira inolako kontratu-oinarririk edo konpromiso-oinarririk izanen.

    Nafarroako Rural Kutxaren ondoko web-orrietan aurkezten den informazioa/dokumentazioa pertsona eta herrialde jakin batzuetara murriztuta dago. Eskatutako informazioaren/dokumentazioaren banaketa jurisdikzio jakin batzuetara mugatuta dago legez.  Nafarroako Rural Kutxaren ondoko web-orrietan erakutsitako informazioa/dokumentazioa 2014/65/EU Zuzentarauaren arabera Arlo Ekonomiko Europarraren barruan aukeragarri diren kontrako alderdi profesionalei zuzentzen zaie soilik. Aipatu informazioa/dokumentazioa ez zaie zuzentzen egoitza soziala AEEtik kanpo duten negozioen jabeei eta, zehazki, egoitza Estatu Batuetan, Kanadan, Australian edo Japonian dutenei.

     

    Documentación legal

    Sustainablility

    Cédulas Hipotecarias Caja Rural de Navarra

     

     

    Imagen de relleno