Negozioa erabat babesteko behar duzun aseguru sorta zabala eskaintzen dizu Rural Kutxak. Gainera, partikularrendako beste aseguru batzuk eskaintzen dizkizugu, interesatuko zaizkizulakoan (etxebizitza, bizi-aseguruak, auto aseguruak...), zure bizitza pertsonala eta profesionala erabat babesturik egon daitezen.
Zure negozioarentzako / jarduerarentzako asegurua |
Gaixotasun / Istripu bajak (LEIg – Lanerako ezintasun iragankorra) |
Erantzukizun zibileko aseguruak |
---|---|---|
Zure negozioa bakarra da, eta behar bezala babesteko, estaldura eta berme zabal-zabalak dituen aseguru bat dugu. Erabat babestuko dugu, bada, lanean lasaitasun osoz ari zaitezen. |
Aseguru horrek eguneroko diru-laguntza bermatzen dizu. Aseguruak lagunduko dizu diru-sarrerak izaten, baldin eta gaixotasun edo istripu batengatik zure osasun egoera aldatzen bada, gaixotasun edo istripu horren ondorioz lan jardueran aritzeko erabat ezgaiturik gelditzen bazara betiere. |
Lan jardueran gertatzen ahal zaizkizun kalteengatik estaldura izateko. Saltoki Aseguruan beste estaldura baten gisa sartzen ahal duzu, edo, bestela, beste poliza batean, zure negozioaren berezitasunak xeheago zehazteko. Erantzukizun zibila estalita izan ahalko duzu, segurtasun osoz ahalegin guztiak zure negozioa garatzeko egin ditzazun |