CAJA RURAL DE NAVARRA

     Español
    Bilatzailea
      Hágase cliente  

    Hagase Cliente

    Non gaude? Bulegoen eta kutxazainen bilatzailea
      Redes Sociales CR de Navarra  

    logo te escuchamos


    FacebookBlogtwitter

      Bezeroarentzako arreta zerbitzua  

    NAFARROAKO RURAL KUTXAK Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua antolatua dauka, erreklamazio, kexa, iritzi, iradokizun edo zorion-mezu oro jasotzeko.

    Horretarako, Zerbitzu honek eskura ditu helbide elektroniko bat eta posta-helbide bat. Hona hemen:

     

    Atención al clienteBezeroarentzako Arreta Zerbitzua
    NAFARROAKO RURAL KUTXA
    Foruen Plaza  1
    31003 Iruña.


    ico_amigo_ae-posta: atencioncliente.crnavarra@cajarural.com

     

    Kontsulta eta eskari teknikoetarako edo gorabehera operatiboetarako, jo ezazu zure ohiko bulegora (ikusi bulego zerrenda), eta ahal bezain laster egingo dizugu arreta.

    Beste bide bat ere badago Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura jotzeko, Bulegoetan jendearen eskura dauden eskuorriak erabilita. Behin betetan, eskuorriok frankeoa ordainduta bidaltzen dira Zerbitzuaren posta-kutxara.

    Badago ESPAINIAKO BANKUAK onetsitako araudi bat, Nafarroako Rural Kutxaren Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren jarduna eta jarduera arautzeko.

    Nafarroako Rural Kutxak konpromisoa hartu du bezeroek aurkezten dituzten kexei eta erreklamazioei arreta egiteko eta erantzuteko, gehienez ere bi hilabeteko epean, aurkezten direnetik aurrera.

    Behin Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuaren bidea agortuta, bezeroak honako Mandatari hauengana jo ahal izanen du:

    • Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aurrean:
    1. Elektronikoki helbide honetan: (sakatu hemen)
    2. Posta-helbidez, Edison kalea, 4; 28006 Madril, galdetegi bat bidalita. Eskuratu galdetegia hemen
    3. 902149200 telefonoaren bidez
    • Espainiako Bankuaren aurrean – Erreklamazio Zerbitzua:
    1. Elektronikoki helbide honetan: (sakatu hemen).
    2. Posta-helbidez, Alcalá kalea, 48; 28014 Madril.
    3. 901 545400 – 91 3388830 telefonoen bidez
    • Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritzaren aurrean:
    1. Posta-helbidez, idazkia Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritzako Erreklamazio Zerbitzura igorrita. Helbidea: Paseo de la Castellana, 44, 28046 de Madril.
    2. Bide telematikoz eta sinadura elektronikoa erabiliz, Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritzako webgunearen bidez: (sakatu hemen) www.dgsfp.mineco.es
    3. Era berean, hona telefono bat, herritarrek kontsultak egin ditzaten: 902 19 11 11, ordutegi honetan betiere: lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era
    • Auziak online ebazteko plataformaren aurrean (Online DisputeResolution-ODR):

    Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 21eko 524/2013 erregelamenduari jarraiki, kontsumo arloko auziak online ebaztea arautzen duena, eta era berean, 2006/2004 erregelamendua eta 2009/22/CE zuzentaraua aldatzen dituena, bai eta 2013ko maiatzaren 21eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013/11/EB zuzentaraua ere, hots, kontsumo arloko auziak bestelako ebaztea arautzen duena, Europa mailan plataforma bat sortu da auziak online ebazteko (ODR, ingelesezko siglak), kontsumitzaileen eta industriaren arteko auziak judizioz kanpo errazte aldera, betiere online zerbitzuei edo produktuei dagozkien erreklamazioetan.
    Hona hemen zer prozedurari jarraitu behar zaion erreklamazioak ODR bidez aurkezteko; sakatu hemen.

    Finantza-zerbitzuen gardentasuna eta bezeroentzako babesa arautzeko araudiaren erreferentziak:

    2/1994 Legea, martxoaren 30ekoa. Hipoteka Maileguak Subrogatu eta Aldarazteari buruzkoa (EAO, apirilak 4).
    44/2002 Legea, azaroaren 22koa, Finantza-sistema erreformatzeko neurriei buruzkoa. (EAO,23) (Akats zuzenketa, EAO, 2003ko otsailaren 7koa). 30.art.
    ECO/734/2004 Agindua, martxoaren 11koa, finantza-entitateetako bezeroen arretarako eta bezeroen defentsarako departamentu eta zerbitzuei buruzkoa (EAO,24).
    22/2007 Legea, uztailaren 11koa, kontsumitzaileentzako finantza-zerbitzuak urrutitik merkaturatzeari buruzkoa (EAO, 12).
    1/2007Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, , Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onesten duena (EAO, 30) (akats zuzenketak, EAO, 2008ko otsailaren 13koa).
    41/2007 Legea, abenduaren 7koa, martxoaren 25eko 2/1981 Legea aldatzen duena (EAO, 8) 7tik 9ra bitarteko artikuluak.
    2/2009 Legea, martxoaren 31koa, kontsumitzaileekinhipoteka-maileguak edo -kredituak kontratatzea eta mailegu- edo kreditu-kontratuak egiteko bitartekaritza-zerbitzuak kontratatzea arautzen duena (EAO, apirilaren 1ekoa).
    16/2009 Legea, azaroaren 13koa, ordainketa-zerbitzuei buruzkoa (EAO, 14)
    712/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 28koa, ordainketa-zerbitzuen eta ordainketa-entitateen araubide juridikoari buruzkoa.
    EHA/1608/2010 Agindua, ekainaren 14koa, ordainketa-zerbitzuei aplikatzen zaien informazio- eta -betebeharren gardentasunari buruzkoa. (EAO, 18).
    EHA/1718/2010 Agindua, ekainaren 11koa, banku-zerbitzuen eta -produktuen publizitatea arautzeko eta kontrolatzen duena. (EAO, 29 ).
    Espainiako Bankuaren 6/2010 Zirkularra, irailaren 28koa, kreditu-erakundeentzat eta ordainketa-erakundeentzat emana, banku-zerbitzuen eta -produktuen publizitateari buruzkoa. (EAO, 2010eko urriaren 11koa)
    2/2011 Legea, martxoaren 4koa, Ekonomia iraunkorrari buruzkoa. (EAO, 5). 29., eta 31.Artikuluak, eta 5. Xedapen Iragankorra.
    16/2011 Legea, ekainaren 24koa, kontsumoarentzako kreditu-kontratuei buruzkoa. (EAO, 25).
    EHA/2899/2011 Agindua, urriaren 28koa, Banku-zerbitzuen gardentasunari eta babesariburuzkoa. (EAO, 29) (Akats zuzenketa,EAO, abenduaren 3koa)
    6/2012 Errege Dekretu Legegilea, martxoaren 9koa, baliabiderik gabeko hipoteka-zordunen babeserako premiazko neurriei. (EAO, 10).
    Espainiako Bankuaren 5/2012 Zirkularra, ekainaren 27koa, kreditu-entitateentzat eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileentzat, banku-zerbitzuen gardentasunari buruz eta maileguak emateko erantzukizunari buruz (EAO, uztailaren 6koa)
    ECC/2502/2012 Agindua, azaroaren 16koa, pEspainiako Bankuan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Orokorrean erreklamazioak aurkezteko prozedura arautzen duena. (EAO, 22)
    6/2013 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 22koa, d, aurrezki- eta inbertsio-produktu jakin batzuen titularrak babesteari buruzkoa eta finantza arloko beste neurri batzuei buruzkoa. (EAO, 2013ko martxoaren 23koa) (Akats zuzenketa, 2013ko apirilaren 4koa). 2. Xedapen Gehigarria.
    1/2013 Legea, maiatzaren 14koa, hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituraketa eta alokairu soziala indartzeko neurriak ezartzen dituena. (EAO, 15)
    10/2014 Legea, ekainaren 26koa, dkreditu-entitateen antolamendu, gainbegiraketa eta kaudimenari buruzkoa. (EAO, ekainaren 27koa) (Akats zuzenketa,EAO, ekainaren 28koa). 5. artikulua eta 2. Xedapen Gehigarria.
    ECC/2316/2015 Agindua, azaroaren 4koa, finantza-produktuen informazio eta sailkapen betebeharrei buruzkoa. (EAO, azaroaren 5ekoa)