Postontzi Birtualeko doako zerbitzuarekin, zure banku-korrespondentziara sartu ahalko zara ordenagailuarekin, eta informazio garrantzitsuena modu erosoenean artxibatu ahalko duzu.
Gainera, honako abantaila gehigarri hauek guztiak emanen dizkizu:
- Azken bost urteetako banku agiriak kontsultatzen ahal dituzu.
- e-mail bidez, aldez aurreko abisu bat jasoko duzu zure postontzi birtualean kontsultzeko mezu berriak dituzun bakoitzean. Horrela, Postontzi Birtuala etengabe begiratzen egoteko kezka kenduko duzu.
- Korrespondentzia euskarri informatikoan ikusiko duzu, edozein ordenagailutatik, eta behar dituzun agiriak inprimatu ahalko dituzu (ordainagiriak, aseguruak eta abar) eta nahi duzuna artxibatu ahalko duzu.
- Eta, aldi berean, paperaren kontsumoa arrazionalizatzen lagunduko duzu.
Aktibatu zure Postontzi Birtuala, “Rural Vía – erabiltzaileen sarbidea” sakatuta. Gero, zure sarbide-gakoekin nor zaren adierazi ondoren, honako aukera hau aurkituko duzu Postontziaren erlaitzean, Postontzi Birtuala atalean: “web posta aukeratu”. Bulegoan ere eska dezakezu.