Nafarroako Rural Kutxako Nazioarteko Zerbitzuak eskaintzen duen Truke Asegurua oso egokia da, euroaz bestelako dibisetan kontratatzen diren nazioarteko merkataritza-eragiketetan dagoen truke-arriskua estaltzeko.
Horrela, truke-tasari buruzko ziurgabetasunak saihesten dira eta esportazio nahiz inportazio arloko eragiketei segurtasuna ematen zaie.
Truke-asegurua finantza-tresna bat da eta kontratu baten bidez formalizatzen da. Kontratuaren arabera, Rural Kutxak eta bezeroak konpromisoa hartzen dute etorkizuneko data batean (gutxienez ere, hiru egun baliodun) dibisa kopuru jakin bat erosteko edo saltzeko, kontratazioaren unean hitzartzen duten truke-tasa errespetatuta.
Abantailak
Arriskuak
Salmenta edo erosketa egiazki egingo delako konpromiso irmoa da; beraz, ez du onurarik jasotzeko aukera ematen dibisaren truke-tasaren oszilazio onetatik.