Esportazioak finantzatzea
Zure enpresaren beharrei irtenbideak emateko, Rural Kutxak gonbidatzen zaitu enpresa esportatzaileentzako finantzatze lerroetara sartzera.
Esportazio guztietan bi fase bereizten dira:
Kapitala jaso behar izanez gero, bigarren fase horretan jotzen ahal duzu Rural Kutxara.
Ezaugarriak
Abantailak
Inportazioak finantzatzea
Inportazioak finantzatzea kreditu purua da, epemuga bakarra duena, eta Rural Kutxak bere bezero bati ematen dio, atzerriko merkataritzako eragiketen ordainketak egiteko xedez. Ordainketa horiek lotuta daude salgaiak erosteari edo atzerriko hornitzaile batek zerbitzu bat jasotzeari.
Finantzaketa kontratatzen da Rural Kutxak inportazioaren ordainketa egiten duen benetako datatik aurrera, harik eta adostuko den etorkizuneko data batera arte, urtebetetik beherako epea bete arte normalki.
Zure enpresak finantzaketan dituen beharrak ahalik eta hobekien estali nahi baduzu, zure inportazioen ordainketak geroratu ahalko dituzu Rural Kutxako zure bulegoan, aukeratutako bidea edozein izanda ere: dokumentu kredituak, sortak (soilak edo dokumentarioak) edo transferentziak.
Inportazio finantzaketa duen zirkuitu operatiboaren eskema.
Maileguak dibisetan
Dibisetan egindako maileguan mailegu-hartzaileari emandako kapitala zein kuoten ordainketa euroa ez den beste dibisa batean egiten dira, eta mailegu horren erreferentziaren interes tasa dibisa horren liborra izanen da.
Abantailak
Mailegu-hartzaileari aukera ematen dio euroarena baino txikiagoa izaten ahal den interes tasa batean finantzaketa lortzeko.
Arriskuak
Euroaren aldean maileguaren dibisaren balioa igotzen bada, enpresaren zorpetze maila handitzen ahal da.